XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta hizjariora prestatu zen okasio guztietan Hilario, Manuel noiz agertuko, beti ere Pilarren xehetasunei jarraika baino itsasaldera jotzen zuen miradorearen etxekaldean Manuelen itzal eiharra noiz ikusiko bezala eta etxearen atzekaldean haren ihesa ikusiaren irudipena zuela eta lehendabizikoa kontutan hartuz boskarrena zitzaion bixitaldi hura izango zuela azkenekoa bota zion Manuelen emazteari.

Pilarrek hartxintxarren zirkuluan belarra pilatu ondoren keinu bat egin zion arren, Hilariok ez zuen belarretara txiskerorik aurreratu.

- Emaizkiozu eskuminak. - Esana dizut kanpoan dela, Hilario.

Etxeratzen denean pasako diot abixua...

Hilariok zigarro bat biztu zuen, Pilarrengana hurbilduz eta txiskeroa modu agerian astindu zion, seko nabarmen, gasa eragin asmoz baino gehiago emakumeari joku hura amaitua zutela adieraziz: - Eta ez dadila kezka: ez nuela aurpegia ematen ez dakitenen kastakoa zenik uste.

- Baina, Hilario... Larrosa bildu pare bat eskuetan utzi zuen Hilariok Pilar, lorategia gibelean utzi eta bere bideari erabakikor ekin zionean.

Presaka herrira jaitsi, etxean erropaz aldatu eta Donostiaranzko lehendabiziko trena hartu zuen, geltokiko telefono publikoan dei bat egin ez egin pare bat minutuz egon ondoren.

Orduerdi luze eduki zuen tenienteak Komandantziako egongelan zain.

Eta bost minutu besterik ez zuen iraun elkarrizketak.

Emango al didazu, gaur ez bada ere, probaren bat, edo izan nahi al zenuke lekuko, eta teniente berria ez zegoen batere despistaturik, (...).